Bidebide jatetxearen identitatearen ezaugarriak azken joerak dira. Jatetxe modernoa, garaikidea, erosoa eta diseinu zaindukoa. Argi naturalak zeharkatu egiten ditu jatetxearen leihate handiak. Gauez argia findu egiten da. Ezin hobea afaltzeko eta ondoren kopa bat hartzeko.
Bidebide jatetxean bezeroak hauxe aurkituko du: karta bat eta ardo karta esklusibo eta ugaria, abangoardiazko platerez osatutako eguneko menua, betiko sagardotegiko menua eta taldeentzako menua, bezeroak bere gustura eta aurrekontuaren arabera aukeratzeko.
Sukaldaritza goxoa eta, era berean, xaloa ditu, ukitu modernoekin eta tradizionalekin. Bere sutegietan lehengaia nagusitzen da, bera da izarra plater abangoardistenetako produktuen artean. Arreta eta mimo handiz egin du karta eskarmentu handiko sukaldari gazte honek. Mahai lagunek edaria hautatzeko orduan eskaintza handi bat izango dute non aukeratua izateko: ardo gazteak edota maila altuko erreserbak, tarteko guztiekin batera.