Bidebide toki aparta da aperitiboa edo kafea hartzeko, edota otordu bat egiteko. Goizeko lehen orduan, gosari goxoa; kopa bat adiskideekin, eguneko lanak bukatu eta gero; eta kirola egin ondoren, zer gauza ona mokadutxo bat hartzea.
Bidebidek arreta berezia jartzen du pintxoetan. Pintxo egin berriak, era guztietakoak eta, noski, lehengai onenekin.
Espazio zabala, erosoa eta lasaia, dastatzeko gure plater, ogitarteko, pintxo, eta gainerakoak. Erakargarriak izateaz gainera, kalitate handiko produktuak.